FINSA-INAMA
gure eskubideen gainetik jarri da, ez du gizalegez bizitza osasuntsua
izateko dugun eskubidea errespetatzen, ke, dar-dar eta zaratarik gabe
duintasunez bizitzeko dugun eskubidea.

Egoera honetan
negargarriena, zalantzarik gabe, Udalaren jarrera da, FINSA-INAMA S.A.-ren
interesak herritarren eskubideen eta osasunaren aurretik jartzen dituelako
inongo mugarik gabe, muxikarren ordezkari den neurrian hauek babesteko
erentzunkizuna duen arren.
SOS MUXIKA-k
eskatzen duena argi utzi gura dugu hemen:
-
FINSA-INAMA S.A.-ren gune kutsakorren geldiarazpena, bai zarata
eragiten dutenak, bai kutsadura atmosferikoa eragiten dutenak, harik
eta FINSA-INAMA S.A.-k gaur egun ez dituen legezko baimen guztiak
lortuarte, eta bere lan-jarduerek Muxikako biztanleak eta ingurumena
kaltetzen ez dituztela egiaztatzen duenarte. Eta hau horrela izango
ez balitz, udaletxeak exijitu diezaiola lehenago eskatu behar izan
ziona: etxebizitzetatik 2.000 metrotara hurruntzea. Hau da, enpresak
legeak eskatzen dituen baimen guztiak betetzea, ingurumena zaintzeko
eta Muxikako herritar guztien ongizate eskubidea betetzeko neurri
eraginkorrak hartu dituela egiaztatuz.
-
Arrisku egoera honen aurrean, Udalak hainbat arinen Larrialdi Plan
bat eratu dezala eskatzen dugu, zehatza eta ondo antolatua, guk
dakigunagatik ez dena inoiz izan eta gaur egun egin barik dagoena.
Honen beharra ezinbestekoa da, batez ere gertatu izan diren zenbait
egoera larri gogoratuz: adibidez 2004ko irailaren 3koa edo 2005eko
otsailaren 24koa, edo larriagoak izan diren beste egoera batzuengatik,
une oro FINSA-INAMA S.A.-k atmosferara botatzen dituen sustantzia
pozointsuen eraginaren menpe gaudelako, edo suharberak diren biltegiratze
arriskutsuen ondoan bizi garelako edota arriskuan gauden une guztiengaitik
adibidez.
-
NNSS eta PRUG-aren aldaketaren aurka gaude.
-
Enpresaren lan-jarduera guztien legeztapena ere exijitzen dugu.
-
Enpresak inposatu nahi duen Zabalkuntza = Konponbidea baldintza
erabat baztertzen dugu.
-
Udalaren Osoko Bilkura Berezi bat eskatzen dugu, herritar guztientzat,
Udalak kutsadura eta arduragabekeria egoera larri honen aurrean
zer egiten ari den azaldu dezan, FINSA-INAMA S.A. benetan ze motatako
enpresa den eta Muxikarako zein Hirigintza-Plan aukeratu duen azaldu
dezan, kontutan izan Ebakiz aparte, Poligono Industrial berri bat
eratzeko asmoa dutela eta FINSA-INAMA S.A.-ren zabalkuntza berria
onartzekotan direla, erabaki honen ondorioz bere produkzioa gehitu
egingo litzateke, kojenerazio motoreak ugaritu egingo lirateke,
sustantzia pozointsuen biltegiratze gehiago izango lirateke, ke
gehiago.
-
Zabalkuntza berri bat egiteko edozein plan bertan behera uztea exijitzen
dugu. Zabalkuntza berriaren Plana babes bereziko lurretan doalako,
erreka eta lurazpiko errekatxoen gainean, erreka bazterretan, P4,
nekazal intereseko lurretan, A2, eta landalurretan. Horrez gain
zabalkuntza berri honek enpresa etxebizitzetara gehiago hurbiltzea
ekarriko luke, 6 Ha izatetik 18 Ha izatera helduko litzatekeelarik.
Ondorioz, zabalkuntza berri batek gaur egungo egoera kaltetu egingo
luke: kutsadurak, zaratek, dardarek, ke pozointsuek ingurumenean
eta bizilagunengan duten eragina larriagotu egingo luke.
A R G A Z K I A K
ARGAZKI+
A U D I O A K
|