FINSA-INAMA

BAZENEKIEN...?

INAMA gure osasunaren etsaia.
FINSA-INAMA S.A. Muxikan kokaturiko enpresa bat da, zur aglomeratuak lantzen dituena, melaminatuak eta elektriko eta termiko energien kojenerazio jarduerak dituena.

Gaur eguneko FINSA-INAMA S.A.-ren instalazio, produktu eta jarduerek ez dutela 60 hamarkadako INAMA-ren antzik?

FINSA-INAMA S.A.-ren jarduera, biltegiratzeak, atmosferara botatzen dituen emisioak, hondakinen jaurtiketak, klandestinoak direna, ez bait ditu ez Jarduera Baimenik ez administrazio baimenik ere.  1.994an, merkatu galera dela eta enpresa krisialdi ekonomiko larri baten aurrean aurkitzen da, orduan Muxikako Udalaren onespenarekin, energia termiko eta elektrikoko kojenerazio planta bat ezartzen du, energia sortu eta saltzeko helburuarekin. Auzotarren protestei jaramonik egin gabe eta, potentzialki kutsakorrak diren iharduera hauek etxebizitzen ondora hurbildu ziren. 90 hamarkadan inguruko auzotarren kexa eta salaketak hasi ziren, FINSA-INAMA S.A.-k jarduera berriak eta prozesu aldaketak egin zituenean.

Iharduera guzti hauek gai pozointsu, arriskutsu eta suharberak kopuru handietan biltzea suposatzen dute.

FINSA-INAMA S.A.-k beharrezkoak diren baimenik gabe eta gaur eguneko hutsuneak zuzendu gabe bere instalazioak hirukoizteko asmoa du, horretarako gaur egun babestuta  eta Urdaibaiko Erretserbako interesgunekoak sailkatuta dauden lurrak erabili nahi ditu, auzoko etxebizitzetara oraindik gehiago hurbilduz, legeak agintzen dituen 2.000 metroko distantzia errespetatu barik.

FINSA-INAMA S.A. ARRISKUTSU, POZOINTSU ETA OSASUNARENTZAKO KALTEGARRIA DA. HONEN AURREAN UDALAK EZ DU LARRIALDI PLANIK.

BADAKIZU ZEINTZUK KALTE ERAGITEN DITUEN?

Atmosferaren kutsadura.

INAMA S.A.-k bere 20-tik gorako tximinietatik botatzen duena arnasten gaude inguruan bizi garen auzotarrok, isuritzen duena zer den jakin gabe, EPER-en errejistroa da ezagutzen dugun datu bakarra: sufre dioxidoa (SO2) legeak agintzen duena baino 4 bider gehiago, sustantzia hau euri azido bihurtzen da.

Datu honen berri dugu errejistro publikoetan aurkitzen delako. Baina osasunarentzat oso kaltegarriak diren sustantzia batzuk ixilpean edo ezkutuan mantentzen dira, prozesuetan zerikusia dutenak, tximinietatik atmosferara doazenak.

Bazenekien disolbagarriak erabiltzen dituzten industria prozesuak atmosferarentzat kutsagune guztiz arriskutsuak direla? Bazenekien kojeneraziorako erretzen dituzten gai organikoen errekuntzak sortarazten eta askatzen dituen gai organiko iraunkorrak osasunarentzat guztiz kaltegarriak direla, esate baterako: dioxinak, furanoak, ...

Arnasten dugun aire kutsatua gure inmunologi sistemari eragiten dio, arnas eta kardiobaskular aparatuei, gure zuhaitz, soro, abere etab-ei bezalaxe, eta askotan gure etxeetako leihoak ezin ditugu zabaldu edota ezin izaten dugu etxeetako kanpoaldean egon.

Zarataren kutsadura.

Estadistikako euskal institutoak jasotako azken datuen arabera, Muxika Euskadin kanpoko zaraten etxebizitza gehien dituen udalen artean zerrendan lehenengotarikoa agertzen da. Gaur egun Muxikako auzotarrok etxeetan bataz besteko 57 db jasaten ditugu. Muxikako ordenantzen arabera gehienez onar daitekeen zarata neurria 45 db.-takoa izango da gauez, hau da 22.00 ordutik goizeko 8.00-tarte, eta 60 db egunez, enpresaren kanpoaldean neurtuta.

Honen ondorioz nerbio-sisteman alterazioak jasaten gabiltza, hasarrekortasuna, insomnioa, takikardiak, nekea eta familiarteko komunikazioa eta intimitatea eragozten ditu. Gure etxebizitzetan duintasunez bizitzea eragozten digu.

Bazenekien 2.004-ko irailetik 2.005-eko maiatzera 5 leherketa baino gehiago, ke-ihesa eta sua egon direla, auzoko bizilagunen artean alarma sortaraziz, eta SOS DEIAK-era babes eske deitu zutela?

Gertakizun hauen ondorioz Alkateari istripu larriei, suteei, leherketei, atmosferara isuritzen diren gai  ugarien aurrean, Udalari Larrialdi Plan bat edota protokolo bat izan dezala eskatu zaio, herritarrak hartu behar dituzten neurrietaz informatuak izan daitezan.

Alkateak ez dio gure eskaera honi jaramonik egin, egoera hau berak ez du pairatzen, herritik kanpo bizi bait da eta.

90 hamarkadatik aurrera atmosferaren kutsaduragatik inguruko bizilagunen kexak hasten dira eta ondorioz udalean egiten diren salaketak ere,  onartezinak diren hautsak eta keak eragindako arnas-aparatuko arazoengatik premia larriko neurriak hartzea eskatzen da, udalaren aldetik ez da erantzunik jaso. Data honetatik aurrera airearen kutsaduragatik, arnas-aparatuko arazoengatik, zarata eta dar-daren eraginez atsedenaldiaren eta bizi baldintzen alterazioak jarraitzen dutelako kexak eta erreklamazioak etengabeak dira eta ugarituz doaz.

Hamabost urte hauetan Udalak ez du inolako neurririk hartu auzoko bizilagunen osasuna eta segurtasuna babesteko.

S.O.S. MUXIKA Herritarren Elkartea BERE ESKUBIDEEN DEFENTSAN

Ondorioz 2.004an elkartea sortzen da herritarren bizi baldintzen eta osasunaren alde eta baliabide naturalen, ingurumenaren eta paisaiaren defentsan jokatzeko.

Injustizia soziala eta diskriminazioaren salaketa. Legea ez da berdina guztiontzat eta kategoriak daude, enpresaren interesak Muxikako bizilagunen bizi-baldintzen eta osasunaren aurretik egon dira beti.

Administrazioen arduragabetasuna. Muxikako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila enpresa iharduera klandestinoetan dabilenaren jakinean egonda.

Auzotarrok jasan behar dugun tortura salatzen dugu, enpresaren eskutik, eta hau baimentzen dutenengatik. INAMA-k gau t'egun dihardu lanean ia urteko 365 egunetan.

Oinarrizko Eskubide biren muinaren aurka erasotzen dabilela salatzen dugu: osotasun fisiko eta morala izateko eskubidea, eta egoitzaren bortxaezintasuna eta intimitate pertsonal eta familiarra, (eta baita norberaren egoitza aukeratzeko eskubidea) osasuna izateko eskubideari kalte egiteaz gain, ingurugiroari ere bai.


A R G A Z K I A K
ARGAZKI+

A U D I O A K

Urtarrilaren 26an, Gernikan "Industri kutsapenak osasunean duen eragina: INAMA eta Urdaibaiko eskualdea" izenburupeko hitzaldiaren audioak:

IƱaki Markuerkiega, elkarteko lehendakaria: "Elkartearen sorreraren zergatiak eta helburuak". (mp3) - euskara / castellano -

Amaia Mandaluniz, elkarteko idazkari ohia: "Elkartearen sorrera eta ibilbide historikoa". (mp3) - castellano -

Itziar Lopategi, elkarteko idazkaria:
"Arazoa gaur egun". (mp3) - euskara -
aurkezpena (PowerPoint) - castellano -

Julia Sanjose doktorea, Errausketak eta Osasuna ikertzen duten sendagileen taldekoa (GEIS): "Errausketak inguruko bizilagunen osasunean izan dezaketen eragina". (mp3) - castellano -
aurkezpena (PowerPoint) - castellano -

Jose Cruz Villandiego doktorea,Txingudi Bizirik plataformako sendagileen elkartekoa: "Kutsadura eta osasuna". (mp3) - castellano -

 

B I D E O A K

 

AURKEZPENABERRIAKFINSA-INAMAHELBURUAKDATU HISTORIKOAKPRENTSA

SOS Muxika
HERRITARREN ELKARTEA