1995.
urtean Muxikako 80 bizilagunek Inama S.A.-k kaltetzen dituen inguruko
auzotarrak izenpetuta, FINSA-INAMA S.A.-k enerjia kojeneraziorako ezarri
berri zuen zentral termikoaren aurkako idatzi bat aurkeztu zuten Udaletxean,
auzotarren iritzia kontutan izan barik, eta auzotarrei eragiten zien
kalte larria kontutan izan barik enpresa honi handitzeko baimen ugari
ematen zitzaizkiola salatuz.
Kexa hauetan hauts oldeak zirela eta etxe barruan egotera behartuta zeudela aipatzen zuten; eta enpresa inguruan bizi ziren auzotarren artean arnas aparatuko gaixotasunak ugariak izanik, honen zergatia aztertzeko ikerketa bat egitea proposatzen zuten. Bestalde kaltetuak ziren etxebizitza gehienak, enpresa ezarri aurretik eraikitakoak zirenez, onartezina zela FINSA-INAMA S.A. bezalako industria batek eragiten zien kaltea jasan behar izatea zioten auzotar hauek, inork eragotzi barik etxebizitzen ondo-ondoan ezarri zutena. Udalari behin eta berriro jakinarazi zaio Muxikako herritarrek jasaten dituzten kalteak, baina sekula ez du neurririk hartu zaratak eta dardarak ekiditeko, ezta bizilagunen osasuna kaltetzen duen kutsadura atmosferikoa gutxitzeko, arnas aparatuko gaixotasunak eragiten dituenarren, eta ortuariak, frutarbolak, etab. kaltetzen dituenarren. Horregatik, 2003an, 380 bizilagunek, muxikarrak eta beraz Urdaibai eskualdekoak, Ingurumen Sailean eta Bizkaiko Foru Ahaldundian salaketa bat aurkeztu zuten, urte askotan jasaten ari ziren egoerari irtenbidea emateko beharrezkoak ziren neurriak har zitzatela aldarrikatuz. 2003. urtean FINSA-INAMA S.A.-k zabalkuntza berri bat egiteko aurkeztu zuen proiektuaren aurka sinatu zuten muxikarrek, hau gauzatu ezkero herriko nekazal lurrik onenak galduko zirela salatzen zuten, nekazaritza-ustiapen txikien kalterako izango zela, eta inguruko bizilagunen bizi-baldintzak kaltetuko zituela arguiatuz. Gaur eguneko FINSA-INAMA S.A.-ren jarduerek, sustantziek, ekoizpen bolumenak, ez dute zerikusirik 1.964-ko INAMA-rekin. Muxikako alkatea, Jabier Gezuraga, Muxikan jaioa izan arren, ez da berton bizi, ez du Muxikan lorik egiten, eta ez du bere herriko airea arnasten, beraz ez ditu bere auzokoek sufritzen dituzten kalteak jasaten, ondorioz ez du FINSA-INAMA S.A.-ren jarduerek eragindako alerjiarik, asmarik, bronkitisik, buruko minik, haserraldirik, takikardiarik etab. jasateko arriskurik. FINSA-INAMA S.A.-ren Administrazio Kontseiluko partaideei, Muxikan ezarri duten enpresaren etekin ekonomikoak baino ez zaizkie ardura (termoelektriko Planta, ohol melaminatuen lanketa eta DM); eta inola ere ez kaltetutako auzotarrengan eragin duten giza arazoa, Muxikara ekarri dutena: hautsa, atmosfera kutsatzen duten emisioak, zarata eta dardarak. Azken 12 urteotan zehar Udalak FINSA-INAMA S.A.-k egin dituen zabalkuntzei bidea zabaldu die, bere produkzioa handitu dezan, eta honek atmosferaren kutsadura, isurketak, zarata eta dardarak handiagoak izatea, etab. ekarri du, inguruan bizi diren auzotarrak kontutan izan barik. Eta gainera, jarduera guzti hauek, biltegiratzeak, instalazioak, atmosferara botatzen dituen emisioak, FINSA-INAMA S.A.-k legeztatu barik ditu, ez du ezta udalak ematen duen ez jarduera ez irekiera baimenik ere, ezta atmosferara gai kutsakorrak emititzeko lizentziarik. Urte baten barruan, hainbat istripu gertatu dira: emisio handiak, suteak, etab. inguruko auzotarrengan larritasun handia eragin dutenak, Ertzaintza etorri behar izan duelarik gertatutakoaren testigantza jasotzera, baina halako gertaera larriak izanarren Muxikako alkatea, Jabier Gezuraga, ez da behin ere azaldu eta ez da kaltetuak izan diren muxikarretaz arduratu.
Jendeak ez daki zer aire arnasten den Muxikan, eta inguruko herrietan, FINSA-INAMA S.A.-ren emisioek zabaltzen dutenagatik. Araudiaren arabera, FINSA-INAMA S.A.-ren jarduerek, etxebizitzetatik 2.000 metrotara egon beharko lukete. Azken urteotan, hainbat zabalkuntza egin ondoren, etxebizitzetara nabarmen hurbildu da, etxeetatik metro gutxitaraino heldu delarik.
B I D E O A K
|