| INAMA enpresa zerrategi gisa hasi zen lan
egiten hasiera batean
Finsa-Inamaren lan-jarduera ARRISKUTSU moduan sailkatuta dago eta etxebizitzetara 2.000 metrotako distantzia zaindu behar du. FINSA-INAMA-ren zabalkuntzak lantegia etxebizitzetara hurbildu zuen, zaindu beharreko segurtasun distantzia gainetik pasatuz eta legea urratuz. 1.995-tik Udalak, Patronatoak, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurumen Sailek gure kexen berri izan dute. 10 urte ta gero, kojenerazioak eta zur aglomeratuen jarduerek normaltasun osoz funtzionatzen jarraitzen dute. Eragiten dituzten eragozpenak; zaratak, keak eta dardarak, gehitu egin dira nabarmen. Udalak eta gainontzeko agintarien pasibotasunak inguruko bizilagunengan kezka, desbabes handi baten sentimendua eta gizarte-alarma itzela eragin dituzte. Zaratei dagokienez azterketa 2 baino ez dira egin, bietan FINSA-INAMA-k legeak agintzen dituen mugak gaindikatu egiten ditu. Orain enpresa handitu egin nahi dute zarata, dardara, ke, hauts arazo, landare eta zuhaitzen gaixotasun eta arnas aparatuko afekzioei konponbiderik eman gabe. Zabalkuntza berriaren proiektuaren arabera FINSA-INAMA-k 18 Hektareatako hedadura hartuko luke, gaur egun duen hedadura baino 3 bider gehiago. 2.002an FINSA-INAMA zabalkuntza hau egiten ahalegindu zen. Patronatoko teknikoek guztiz aurkakoak ziren informe bi aurkeztu zituzten. FINSA-INAMA-k atmosferara emititzen dituen sustantziak ezezagunak dira oraindik enpresaren legalitatea eta airearen kalitatea kontrolatzeko ardura dutenentzat. Badakigu sufre dioxidoa (SO2) legeak agintzen duena baino 4 bider gehiago botatzen duela. Datu hau EPER Enpresa Kutsakorren Errejistroan agertzen da, Europako legediaren araberakoa. Egoera honen aurrean Udalaren eginbeharraren
hutsunea ikusirik, bai FINSA-INAMA-ren jarduera kutsakorraren aurrean
eta bai onartezina den legez kanpoko egoera honen aurrean, inguruko
auzotarrok gure osasun, bizi kalitatea eta ingurumena defendatzeko
Elkarte bat sortu behar izan dugu.
B I D E O A K
|